BESTE PROGRAMAK

Uztaila Irlandan egiteko egonaldiaz gain, Eirlanen beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditugu: ikasturtearen hiruhileko bat Irlandan, edo uztaila AEBetan igarotzea.

IKASTURTEA IRLANDAN

Ikasturte oso bat Irlandako eskola publikoetan ikasten jarduteko aukera eskeintzen zaie 12-18urte bitarteko ikasleei. Eskola publiko gehienak erlijiosoek kudeatzen dituzte nahiz eta estatu iralandesak finantziatu zati handi batean. Familiak aukeratzeko garaian ikaslearen profilarekin gehien egokitzen den familia aukeratuko dugu eta baita eren eskolan eta gizartean integratzen lagunduko diena. Gaur egun zentro asko daude sexu banaketa egiten dutenak nahiz eta eskola mixtoak areagotzen ari oso pixkanaka.

Ikasturtea hiru ebaluazioetan banatzen da. Abuztu edo Iraila amaieran hasi eta Maiatza edo Ekaina amaieran bukatu. Nahi zainez gero, ebaluazio bakarra egin daiteke, eta kasu honetan urteko lehen ebaluazioa egitea gomendatzen dugu. Irlandan egindako ikasketak Espainiakoekin balioztagarriak dira.

IKASTURTEAREN HIRUHILEKO BAT IRLANDAN

Ikasturtearen alternatibatzat ikasturteko lehen hiruhilekoa Irlandako eskola batean egiteko aukera eskaintzen da. Ikasleak Irlandan hasiko luke ikasturtea, eta Espainiako bere ohiko ikastetxean jarraituko luke, behin Gabonetako oporrak amaitu ondoren.

Programak Irlandako ikastetxe batean integratzeko aukera ematen dio ikasleari, ikasle bat gehiago balitz bezala, atzerrian bizitzeko esperientzia eskaintzen dio, eta hizkuntzaren ikasketan aurrerapen handiak egiteko aukera ematen dio.

Kontu handiz aukeratu eta gainbegiratutako familietan ostatu hartzea.

Ikasleek espediente akademiko ona izan behar dute eta ingeles maila ertaina.

AEB-ETAN FAMILIEKIN ELKARBIZITZAK - UZTAILA

Ingelesa Estatu Batuetan ikasteak ez du soilik ingelesa jakitea ekartzen, baizik eta baita gazteentzat oso erakargarriak diren kultura eta bizimodura gerturatzea ere.

Ikaslea familiako kide bat gehiago izango da, eta bertan ameriketako ohitura eta bizimoduan parte hartu ahal izango du.

Programak New York eta jolas-parke-etara bidaiak barne ditu. Zaintzaile batek taldea lagunduko du bidaietan zehar eta egonaldi osoan. Irteera Bilbotik.


IRLANDAN HELDU ETA GAZTEENTZAKO EGONALDIAK URTE OSOAN ZEHAR

Klaseekin edo klaserik gabe.


The Four Courts, Dublín
The Four Courts, Dublín

Big Fish, Belfast
Big Fish, Belfast

Estatua de la Libertad, New York
Estatua de la Libertad, New York

The Four Courts, Dublín
 

The Four Courts, Dublín
 

The Four Courts, Dublín
 

The Four Courts, Dublín
 

Canadá
 
 
      
EIRLAN
Joanetorle 7 20809 AIA Gipuzkoa - Tel. 943 830 568 - 696 395 856
info@estanciasirlanda.com