Uztailero 8 urtetik gorako ikasle talde bat Iruñeatik ateratzen da Irlandan hilabete igarotzeko. Taldea espreski gure ikasleentzako pleitatzen den hegazkin batean bidaiatzen da eta uhartearen Mendebaldeko aireportu txiki baterainoko hegaldi zuzenean. Aldi berean, Maldriletik beste talde txiki bat ateratzen da. Herri txikietan, ingurumarietako etxeetan eta nekazal eremuetako baserrietan kontu handiz aukeratutako familietan hartzen dute ostatu.
Beste aeroportutatik eta egutegi flexiblerekin programan parte hartzeko aukera badago.
Ikasleak ez dira eskoletara joaten. Eguneroko jardueretan eta familia hartzailearen bizitzan murgilduta igarotzen dituzte oporrak. Familia honetan ikaslearen antzeko adina eta interesak dituen seme/alabaren bat izan behar da, honek ingelesa etengabe erabiltzeko aukera emango dio, eta bizilagunen eta inguruaren egunerokotasunean barneratzekoa.
Honek ingelesa neurri batean jakitea eskatzen du (hau da, ez hasiberriak) eta batez ere, egokitzeko jarrera egokia izatea. Beste gaztelera-hiztunekin harremana gutxienekoa da, ez eskoletara joaten diren beste talde batzuk bezala, sarritan oporrak gazteleraz hitz egiten igarotzen dituztenak. Asmoa Irlandako lagunak ezagutzea da.
EIRLANek azken hamazortzi urteetan antolatu du bidaia hau eta askok errepikatu egiten dute, zenbaitetan familia berarekin urtez urte. Zure seme/alaba bidaltzea erabakiz gero, erakundea ezagutuko duzue, Peadar Ocaoinnealain eta bere arreba Susan, eta beraiek erabakiko dute, zure seme-alaba ezagutu ondoren, zein izango den familiarik egokiena.
Talde osoak Peterrek eta Susanek lagunduta bidaiatzen du eta Irlandara iristean elkarrekin joaten dira autobusez irlandar familia desberdinekin elkartzeko guneetara. Ikaslea familiari aurkezten zaio, eta etxera iristerakoan etxekoei telefonoz deitzen lagunduko dio ikasleari familiak. Hilabete osoan antolakuntzakoak inguruko eremuetan ibiliko dira, ikasleak eta familiak pertsonalki bisitatzeko, eta haiekin elkarrizketatzeko.