EIRLANen koordinatzaileak ditugu herrialdeko hainbat eremutan: Donegal, Sligo, Mayo, Galway eta Monaghan konterrietan. Profesionalak eta adituak garen aldetik, geuk esleitzen dizkiegu ikasleei eremuak, ikaslearen profilaren, ikasturtearen, ikasgaien eta eskuragarri dauden plazen arabera. Matrikula egitean, ikasleak eta bere gurasoek zein lehentasun dituzten esan diezagukete, eta kontuan izango dira, halaxe beteko direnik ziurtatu ezin badugu ere.
Koordinatzaileek oso gertutik jarraitzen dute ikaslearen egokitzapena familia hartzailean. Funtsezkoa da parte-hartzaileak etengabeko komunikazioa mantentzea beren koordinatzailearekin, bere familia, eskola, osasuna, egoera animikoa… gaiekin lotura duten beharrezko alderdi guztiak aipatuz.
Askotan ikaslea ez da gai zer gertatzen ari den zehatz-mehatz interpretatzeko; gure koordinatzaileek, urtetan antzeko egoerak bizi izan dituzte, eta oso ondo dakite une jakin batean parte-hartzaileak urduritu ditzaketen gaiak bideratzen. Lehenik ikasleen erreakzio normala Espainiako familiarekin aipatzea da, baina familiak ez du egoerari dagokionez koordinatzailearen adinako ikuspegi zabal eta benetakoa, honek ingurunea, eskola, irlandar familia eta parte-hartzailea zein bere egokitze prozesua ezagutzen baititu.
Familiak arreta handiz aukeratu den irlandar familia batekin bizi dira. Esperientziak erakutsi digu irlandar familia aukeratzerakoan, oinarrizko irizpidea irlandar ama dela, bera izango baita ikaslea bizitza berrira egokitzeko gakoa.
Ikasleak gogoan eduki behar du familiako kide bat gehiago bezala egin beharko duela elkarbizitza, eta ez dela gonbidatu bat balitz bezala hartuko. Ohikoak ez diren pertsona, ohitura eta hizkuntzetara egokitzeko hezkuntza esperientzia da. Familiak espero du ikasleak beren jardueretan parte hartuko duela, eta familian integratuko dela.
Eirlan-ek IKASTURTEAREN HIRUHILEKO ETA IKASTURTE OSOKO programak eskaintzen ditu, familiekin bizitzen, bi ikastetxe motetan: estatukoak eta kontzertatuak. Ikastetxeak izan daitezke: gizonezkoenak, emakumezkoenak, mistoak. Ikasleak iradoki ahal izango du zein ikastetxe mota nahiago duen, baina plazak egotearen mende egongo da.
Ikasleari gomendatzen zaio ikastetxeak antolatzen dituen kirol edo kultur jardueretan parte hartzeko, ikasturtearen beste ikasgai bat balira bezala. Jarduera mota horrek ikaslearen lagun taldeak handitzen laguntzen du.
IKASTURTEAREN HIRUHILEKO bat Irlandan egin eta gero, ez da beharrezkoa konbalidaziorik egitea. Ikasleak urtarrilean, bigarren hiruhilekoaren hasieran, ikasketak jarraituko dituen ikastetxean plaza eskatu beharko du.
Espainiaren eta Irlandaren artean, erdi-mailako ikasturteen baliokidetasuna ondorengoa da:
Espainia | Irlanda |
---|---|
Lehen hezkuntzako 6. maila | 6th class of Primary School |
DBH 1 | 1st Year of Junior Cycle |
DBH 2 | 2nd Year of Junior Cycle |
DBH 3 | 3rd Year of Junior Cycle y Junior Certificate |
DBH 4 | 4th Year of Secondary School Transition Year 1st Year of Senior Cycle |
1. Batx. | 5th Year of Secondary School 2nd Year of Senior Cycle |
Batx. 2 | 6th Year of Secondary School Leaving Certificate 3rd Year of Senior Cycle |
Oso garrantzitsua da ulertzea programa hauek ez dutela soilik parte-hartzailean eragiten, familia osoan baizik.
Zenbait urteko esperientziak aukera eman digu guraso, anai-arreba eta abarrekin beren iritziak, sentimendu eta sentsazioak partekatzeko. Horrela frogatu ahal izan dugu Espainiako familiak ere egokitzapen prozesu bat bizi duela, eta hori lehen bailehen gainditu behar duela, parte-hartzaileari ez helarazteko.
Ikaslearekin gehiegi hitz egitea, telefonoz edo internetez (whatsapp, skype, etab.), ez da gomendagarria. Astean behin harremanetan egotea nahikoa dela ulertzen da. Harremanetan gehiegi egoteak ez dio ikasleari egokitzapenean laguntzen, eta bere Irlandako familiarekin duen harremanean ere eragin egiten dio; beraz, esan dezakegu telefono mugikorra erabiltzea guztiz kaltegarria dela.
IKASTURTEA egingo dutenen kasuan, eta familiako sentimenduek adierazten dutenaren kontra, programan zehar parte-hartzaileei bisita egitea kaltegarria da eta ez da inondik ere gomendagarria, behintzat lehen hiruhilekoan.
IKASTURTEAREN HIRULEKO baten kasuan, eta egonaldiari etekin handiagoa ateratzeko, oso komenigarria da opor hilabetea Irlandan igarotzea. Gure esperientziagatik baieztatu dezakegu, beren herrialdera sarritan itzultzen diren ikasleek, ez diotela programari etekinik handiena ateratzen.
Parte-hartzaileek aseguru bat dute, istripu, gaixotasun, operazio kirurgiko, ospitaleratze, sendagai, eta abarri dagokionez. Hala ere, gaixotasun kronikoen edo bidaiaren aurrekoengatik sortzen dira gaixotasun edo lesioak, eta horiek gaiztotzen badira edo berriz etortzen badira, asegurutik kanpo geratzen dira. Gainera, parte-hartzaile guztiei eskatzen zaie, bere Europar Osasun Txartela egin dezatela Gizarte Segurantzaren bulegoetan.
Gaixorik sentitzen diren edo istripuren bat duten ikasle guztiek koordinatzaileari edo beren Irlandar familiari jakinarazi behar diote. Familia koordinatzaileak esleitutako sendagilearekin harremanetan jarriko da, berehala artatuko dio eta zer egitea komeni den erabakiko du.
IKASTURTEAREN programa abuztu bukaeran hasten da eta maiatza/ekaineanamaitzen da.
IKASTURTEAREN HIRUHILEKO baten programa abuztu bukaera hasiko da eta abenduan amaituko da Gabonetako oporrekin.
Eirlan arduratzen da Espainiatik Irlandarako joan-etorriko hegaldiak kudeatzeaz. Parte-hartzaile taldeak heldu batekin egingo du bidaia, bai ikasturte hasieran, bai Gabonetan.
Eirlan-ek ez du bere gain hartzen hegaldian egon daitezkeen atzerapenak edo aldaketak, bere kontrolpetik kanpoko arrazoiengatik gertatzen bada.
Ikasle guztiek barne arauak errespetatu behar dituzte, eta beren betebeharrak izango dituzte ikastetxeetan, azterketei, bertaratzeari eta jarrerari dagokionean, eta familiarekin harreman abegitsua eta errespetuzkoa mantendu beharko dute.
Ikasleak jarrera txarra badu, bai eskolan, bai familiarekin, “Probaldian” jarriko da bi astez. Denbora hori igarota, ikaslearen jarrerak hobera egin ez badu, programatik kanporatuko da.
Ikastetxeko zuzendaritzak parte-hartzailea ikastetxetik kanporatzen badu, Eirlanen IKASTURTEKO edo IKASTURTEAREN HIRUHILEKO programatik automatikoki kanporatuko da.