Parte-hartzailearen profila
- ADINA
12 eta 18 urte bitartean izatea.
- IKASTURTEA
Irlandan LHko 6. Mailatik Batxilergoko 2. maila arte egin ahal izango da.
- ESPEDIENTE AKADEMIKOA
Matrikulatu nahi den ikasturtearen aurrekoa gainditu izana, edo bigarren hezkuntzan graduatua izatea.
- INGELES MAILA
Ikasketak ingelesez egin ahal izateko ingeles maila nahikoa edukitzea.
- OSASUNA
Eirlan-ek jakinaren gainean egon beharko du ikasleak dietaren edo tratamendu bereziren bat eraman behar duen kasuetan, edota alergiaren bat… jasaten badu.
- NORTASUNA
Motibazioa, heldutasuna, egokitzapen gaitasuna, eta abar kontuan izango dira.
Onarpen prozesua eta beharrezko dokumentazioa
Interesa duten ikasle guztiek hauek egin beharko dituzte:
- Elkarrizketa bat izan beharko dute beren guraso/tutore eta Eirlan-eko pertsona batekin batera.
- Izena emateko formularioa bete beharko dute, eskatzen zaien dokumentazio guztiarekin.
Izena emateko datak
IKASTURTEAREN eta IKASTURTEAREN HIRUHILEKOAREN matrikula epea urrian zabaltzen da eta ekainean amaitzen da.
Data horien ondoren, ikasleak onar ditzakegu, plazak baldin badaude. Matrikula egiten denean, ikastetxeak udako oporrengatik itxita badaude, abuztuaren erdialdera arte baldinpean egongo da, orduan zabaltzen baitituzte berriz ikastetxeek beren bulegoak.