Aholku hauek guztiak lagungarri izatea espero dugu eta Irlandan egonaldi atsegin eta ongi aprobetxatua opa dizuegu.
Irlandar familia, oro har oso etxezalea, eztabaidarako irekia eta bere ohituren zaintzailea izan ohi da.
Irlandar etxe batean egunerosotasuna oso era informalean igarotzen da. Gustura egon zaitezen espero dugu eta denbora tarte laburrean egokitzea.
Zure irlandar familiaren jokabide arauak onartu beharko dituzu, familiako beste kide bat bazina bezala.
Zure familia irlandarrari izugarri gustatuko zaio zure gustuak eta lehentasunak jakitea, zure familia eta lagunei buruzko zenbait zehaztasunekin batera.
Irlandan hemen baino askoz ere gutxiago erretzen da, eta arraroa da familia batek 18 urtetik beherako bere seme-alabei etxean erretzen uztea. Mesedez, erretzen baduzu, eskatu lehenbizi baimena familiari. Etxe askotan ez diote inori erretzen uzten.
Ez zaitez polikiago hitz egin dezaten eskatzeaz aspertu. Onartuko dute, zure ingeles ezagutzak hobetzen laguntzearren.
Has zaitez beti please batekin zerbait eskatzeko orduan, eta thank you-rekin bukatu. Ez sorry hitza jan desegokia den zerbait egin baduzu, eta gogoan izan eguneko ordu bakoitzari dagokion agurra.
Familiaren etxean telefonoa ahalik eta gutxien erabiltzen saiatu, normalena behin zure gurasoei deitzea da, itzulitako kobrantza moduarekin zenbakia konfirmatzeko, eta gero, beraiek dei diezazutela, beti ere etxean egongo zarela dakizun orduren batean.
Irlandako otorduak ez dira gureak bezalakoak, gosari oparoa dute, eguerdian bazkari arina eta afaria, normalean seiak edo zazpiak aldera egiten dena.
Gogoan izan irlandako familia batek bere etxea eskaintzen dizunean benetan egiten duela eta lehen momentutik. Zerbait eskaintzen badizute, ez da bi aldiz egingo ia inoiz, benetan nahi ez duzula ulertzen baitute. Hemen, ordea, lehenengoan ezer ez onartzeko ohitura dago, eta horrek gerora gaizki-ulertuak ekar ditzake.
Eska ezazu beti erosketa ordainagiria, arazoak saihets ditzakezu.
Onartu ezazu beti merkatu prezioa, tratuan aritzea ez dago ondo ikusia.
Irlandako giroa udan orokorrean, zertxobait euritsuagoa eta freskoagoa da zure herrian baino. Zira edo antzeko bat eta euritarako oinetakoak beharrezkoak dira, erabili ohi duzun arropaz gain.
Irlandarren janzkera nahiko informala da, eta jantzirik ohikoenak galtza bakeroak eta kiroletako arropa dira orokorrean.
Ekipaje guztiek markatuta egon behar dute eta zure izen eta zuzenbidea eraman behar dute.
Beharrezkoa iruditzen zaizun edozein akats jakinaraztea eskatzen dizugu. Familiarekin arazorik izanez gero, ez zalantzarik egin koodintzaileari aipatzeko.
Telefono mugikorrak ezinbestekoak ez direla uste dugu eta ez dutela batere laguntzen ingelesa ikasteko, batez ere gehiegi erabiltzen direnean, Irlandan ikasleen artean mezuak bidaltzeko.
Irlandan ezkerretik gidatzen da, gainontzeko Europan ez bezala. Kontu handiz ibili beharko duzu eta errepidearen bi aldeetara begiratu kale edo bide bat zeharkatu aurretik. Ez da inondik inora motorrik edo motordun beste edozein ibilgailurik gidatzea onartzen.
18 urtetik beherako gazteek alkohola erostea edo kontsumitzea debekatu egiten dute irlandako legeek. Edozein motatako drogak erabiliz gero, berehala kaleratuko zaituzte. Disziplinarik eza, jarrera desegokia behin eta berriz mantenduz, edo herrialdeko legeei muzin egitea. Ez objekturik lapurtzeko tentaldian erori, ez da etikoa, ez erraza, eta harrapatzen bazaituzte, zigor aipagarria jasoko duzu.
Kasu hauetan guztietan, ikaslea bere herrialdera itzularaziko dute, eta bere kontu, edo bere gurasoen kontu joango dira itzulerak erangidako gastuak, hirugarren batzuei egindako kalteen ordain-sariekin batera.
Detaile polita da elkarbiziko zaren familiarentzako opari bat eramatea, nahitaezkoa ez den arren. Zure herri edo hiriari buruzko liburu bat, ardo-botila bat, kamiseta bat, etab., iradokizunak dira.
Irlandatik etxera deitzeko, hauek sakatu: 00-34-telefono zenbakia. Itzulitako kobrantza: 1800 5500 34-telefono zenbakia.