Pertsona bakoitzari egokituta antolatu ohi dugu hiruhilekorako zein ikasturte osorako gure programa, eta gehienez ere 35 ikasle hartzen ditugu. Aspalditik ari gara lanean 15/16 ikastetxerekin, eta haien zuzendariekin harreman ona daukat.
Zuzenean ezagutzen ditut, gainera, ikasleak hartzen dituzten familiak.
Uztailean, hiruhilekoan edo ikasturtean ikasleak hartuko dituzten familiekin izan ohi gara ahizpa Susan eta biok.
Biotako bat, ahizpa edo neroni, taldearekin batera joaten gara Bilboko aireportutik Irlandan izango duten bizilekuraino, eta beste aireportuetatik joaten direnek, berriz, zain izaten gaituzte Dublingo aireportuan.
Irlandan ikasturte osoa egiteko programak akademikoki, hizkuntza eta cultura aldetik murgiltzea dakar. Ikaslea familia batekin biziko da eta tokiko eskola batean ikasiko du, bertako ikasleekin.
Ikasturtearen hiruhileko bat Irlandan igarotzeko programa, ingeles maila perfekzionatu nahi duten ikasleei zuzenduta dago, beren herrialdearekin loturak guztiz hautsi gabe, hiruhileko bakar batean. Horregatik, programa hau oso egokia da gaztetxoenentzat, eta atzerrian aldez aurretik beste esperientziarik izan ez duten ikasle horientzat.
Ikasleak Irlandan hasiko du ikasturtea eta Espainian bere ohiko eskolan jarraituko du, Gabonetako oporrak amaitu eta gero.
Egokitze prozesua, beste helmuga batzuen kasuan ez bezala, nahiko erraza da. Irlandarrak, “iparraldeko latinoak” deitu ohi direnak, atseginak eta abegitsuak dira. Haien kultura eta geurea antzekoagoa da anglosaxoiena baino, eta parte-hartzaileak errazago egokitzen dira.