Europa ipar-ekialdean kokatua, Irlandak ikasle atzerritarrentzat kokapen paregabea eskaintzen du.
Uharteak 486 km.ko luzera bider 275 km.ko zabalera du.
Ia bost milioi biztanleko herritar kopuruarekin, arakatzeko eta gozatzeko zain dagoen herrialdea da; mendiak, lakuak, lautadak... Klima epela du, "Golkoko Korrontearen" eraginez. Dublin, hiriburua, Iruñeatik edo Bilbotik hegazkinez bi ordu baino gutxiagora dago.
Irlandan egotea penintsulako zenbait lekutan egotea bezala da ia, batez ere Galizian edo Euskal Herrian, eta ez soilik geografikoki.
Gure izateko erek asko dute komunean, balioetako asko elkarbanatzen ditugu: familia bizitzako baloreak eta batez ere geure seme-alabei eta haien etorkizunari ematen diogun garrantzia.