Familia horiek konfidantzazkoak dira eta gehienak, pertsonalki ezagunak.
Delako familia horiek konfidantzazkoak dira eta gehienak, pertsonalki ezagunak. Familia giroa atsegina eta maitagarria izan ohi da, une oro jarrera eskuzabalarekin, eta ikaslea familia bizimoduan barneratzen laguntzen dute, hartara komunikazio oinarri sendoa lortuz, oporraldi zoragarriak gozatzeaz gainera.
Seme-alabaren bat atzerrira bidaltzeak kezka sortzen die beti gurasoei eta familia hartzailearentzat ardura handia da.
Guraso guztiak arretaz elkarrizketatzen dira, beren seme/alabak Irlandara joan aurretik. Elkarrizketan, beraiek argi eta garbi adierazten dituzte beren seme/alabaren egonaldiari buruzko itxaropen, desio eta kezkak.
Jarraian datozen oharrek gurasoen artean ia ahobatezkoak diren iritziak adierazten dituzte. Gida praktikoak dira. Batzuk ez dira zure kasu zehatzean erabili beharko, baina gurasoen jarrera adierazten dute. (zure ikaslea heldua bada, gida hauek alda daitezke).
Gurasoek ez lukete nahi beren seme/alaba(k):
Zeinu hauek jarrera ezkorraren adierazle dira, zuzendu eta berbidera daitezkeenak. Antolatzaileek lehenbailehen jakin beharko dute kasu hauen berri eta esku hartuko dute.
Espainiar gurasoek honakoak nahi lituzkete:
Hau da, izan ere, kasu gehienetan gertatzen dena, eta hau da guk, antolatzaileok eta gurasoek familia hartzaileengandik biziki eskertzen duguna.