Irlandar familia hartzaileari bidaltzen zaion gida

Seme-alabaren bat atzerrira bidaltzeak kezka sortzen die beti gurasoei eta familia hartzailearentzat ardura handia da.

Guraso guztiak arretaz elkarrizketatzen dira, beren seme/alabak Irlandara joan aurretik. Elkarrizketan, beraiek argi eta garbi adierazten dituzte beren seme/alabaren egonaldiari buruzko itxaropen, desio eta kezkak.

Jarraian datozen oharrek gurasoen artean ia ahobatezkoak diren iritziak adierazten dituzte. Gida praktikoak dira. Batzuk ez dira zure kasu zehatzean erabili beharko, baina gurasoen jarrera adierazten dute. (zure ikaslea heldua bada, gida hauek alda daitezke).

Jarrera ezkorrak ikasleagan:

Gurasoek ez lukete nahi beren seme/alaba(k):

  • Bere logelan sartzea eta familiari ezentzunarena egitea.
  • Familiaren irteeretara, ibilaldietara eta bisitetara joateari uko egitea.
  • Arratsaldeko 6etatik aurrera bakarrik ateratzea.
  • Beste ikasle gaztelera-hiztunekin ateratzea.
  • Arrazoizko ordu batetik aurrera kanpoan ibiltzea, are lagunduta bada ere.
  • Dantzalekuetara joatea gurasoen baimen zehatzik gabe, ahoz edo idatziz.
  • Familian hezibide txarreko jarrerak, harrokeria eta zekenkeria agertzea.

Zeinu hauek jarrera ezkorraren adierazle dira, zuzendu eta berbidera daitezkeenak. Antolatzaileek lehenbailehen jakin beharko dute kasu hauen berri eta esku hartuko dute.

Irlandar familientzako arau praktikoak

Espainiar gurasoek honakoak nahi lituzkete:

  • Beren seme/alaba familian barneratzea.
  • Beren seme/alabak familiako irteera, bisitaldi eta ibilaldietan parte hartzea.
  • Adin berdineko kide irlandarrak ahal duen guztia egitea beren seme/alabaren egonaldia interesgarria eta onuragarria izan dadin.
  • Adin berdineko kide irlandarrak bere lagunak aukeztea.
  • Adin berdineko kide irlandarrak denbora tarte handia berarekin igarotzea, bai etxean, bai kanpoan.
  • Familiak ahozko ingelesean laguntzea, zuzentzea eta animatzea.
  • Familiak berarenganako pazientzia eta maitasuna erakustea.

Hau da, izan ere, kasu gehienetan gertatzen dena, eta hau da guk, antolatzaileok eta gurasoek familia hartzaileengandik biziki eskertzen duguna.


 


 


 


 


 
 

 
      
EIRLAN
Joanetorle 7 20809 AIA Gipuzkoa - Tel. 943 830 568 - 696 395 856
info@estanciasirlanda.com