Elkarbizitza

Uztailero 8 urtetik gorako ikasle talde bat Iruñeatik ateratzen da Irlandan hilabete igarotzeko. Taldea espreski gure ikasleentzako pleitatzen den hegazkin batean bidaiatzen da eta uhartearen Mendebaldeko aireportu txiki baterainoko hegaldi zuzenean. Aldi berean, Maldriletik beste talde txiki bat ateratzen da. Herri txikietan, ingurumarietako etxeetan eta nekazal eremuetako baserrietan kontu handiz aukeratutako familietan hartzen dute ostatu.

Ikasleak ez dira eskoletara joaten. Eguneroko jardueretan eta familia hartzailearen bizitzan murgilduta igarotzen dituzte oporrak. Familia honetan ikaslearen antzeko adina eta interesak dituen seme/alabaren bat izan behar da, honek ingelesa etengabe erabiltzeko aukera emango dio, eta bizilagunen eta inguruaren egunerokotasunean barneratzekoa.

Honek ingelesa neurri batean jakitea eskatzen du (hau da, ez hasiberriak) eta batez ere, egokitzeko jarrera egokia izatea. Beste gaztelera-hiztunekin harremana gutxienekoa da, ez eskoletara joaten diren beste talde batzuk bezala, sarritan oporrak gazteleraz hitz egiten igarotzen dituztenak. Asmoa Irlandako lagunak ezagutzea da.

EIRLANek azken hamabost urteetan antolatu du bidaia hau eta askok errepikatu egiten dute, zenbaitetan familia berarekin urtez urte. Zure seme/alaba bidaltzea erabakiz gero, erakundea ezagutuko duzue, Peter eta Susan Quinlan, eta beraiek erabakiko dute, zure seme-alaba ezagutu ondoren, zein izango den familiarik egokiena.

Talde osoak Peterrek eta bere arreba Susanek lagunduta bidaiatzen du eta Irlandara iristean elkarrekin joaten dira autobusez irlandar familia desberdinekin elkartzeko guneetara. Ikaslea familiari aurkezten zaio, eta etxera iristerakoan etxekoei telefonoz deitzen lagunduko dio ikasleari familiak. Hilabete osoan antolakuntzakoak inguruko eremuetan ibiliko dira, ikasleak eta familiak pertsonalki bisitatzeko, eta haiekin elkarrizketatzeko.



AGERPENAK PRENTSAN

Diario de Noticias
27 de junio de 2010


La empresa Eirlan lleva 22 años organizando estancias en Irlanda para más de 160 escolares de 8 a 18 años

"La primera vez que fuí a Irlanda tenía 10 años y volví con acento"

"Es una forma de vivir unas vacaciones relajadas y mejorar el inglés"

"Me tratan muy bien. Nunca me he sentido incómodo"






Boleran


Urtebetetze festa

 
      
EIRLAN
Joanetorle 7 20809 AIA Gipuzkoa - Tel. 943 830 568 - 696 395 856
info@estanciasirlanda.com